Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Udarekin batera, martxan da Bakioko Berbalaguna. Neguan Euskal Herrian ohikoa izaten den fenomeno honek indarra hartu nahi du, baina oraingoan proposamen berritzailea eginez eta oporrak, uda, aisialdia eta euskara uztartuz.

Horregatik, Berbalagun proiektuak euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digu “praktikatu eta bizi!” lemapean, Bakio leku aparta baita euskaraz bizi izan eta, aldi berean, udaz eta oporrez gozatu ahal izateko. Beraz, udan zaudeten tokian zaudetela, Bakiora hurreratu eta beso zabalik hartuko zaituztegu.

Dagoeneko udako berbalagunen talde bat eratu da, baina berbalagun gehiago lortzeko eta euskal giroa suspertzeko zenbait ekintza antolatu ditugu uztaileko eguazten guztietan eskola kanpoko aterpe berrian:

  • 01en: "Basoko Ipuinak" euskarazko txotxongilo ikuskizuna 18:00etan, El Tenderete taldearen eskutik.
  • 08an: Bakarrizketa, txiki aktorearekin, 19:00etan.
  • 15ean: Euskal kantagintza, Andoni Tolosa abeslariaren eskutik, 19:00etan.
  • 22an: Musikoterapia tailerra Zuriñe Inzunza terapeutarekin, 19:00etan.

Nolanahi ere, COVID-19 pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera dela eta, muturreko segurtasun-neurriak hartuko dira; beraz, programatutako jardueretan parte hartzeko, honako jarraibide hauek bete beharko dira nahitaez:

  1. Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea telefonoz edo e-mailez (688 875 481, uribebutroeberba@gmail.com). Izenik eman ezean, ezingo da jardueran parte hartu.
  2. Gehienez ere 50 laguneko edukiera ezarri da jarduera bakoitzean.
  3. Metro eta erdiko segurtasun-tartea mantendu beharko da, eta maskara jantzi.
  4. Bost pertsonara arteko bizikidetza-unitateak sartu ahal izango dira esparruan (horiek ere aldez aurretik jakinarazi beharko dute).
  5. Sarrera bakarra prestatuko da gela hidroalkoholikoa emateko.

Beraz, koronabirusak sortutako egoera gorabehera, udaz, hondartzaz, oporrez eta aisialdiaz gozatu eta euskaraz egiten jarraitu nahi izanez gero, badakizue… Bakio aukera eta eskaintzarik onena.

Argibide gehiago eta inskripzioa: 688 875 481 telefonoan (whatsapp-a) edo e-mailez (uribebutroeberba@gmail.com).

Zuen zain gauzkazue!!!

Kartela (PDF 145KB)