Albisteak

 
Ondareari buruzko 2018ko Europar Jardunaldien barruan, eguaztenean, urriak 31, “Gerra garaiak: emakumeen lekukotzak” berbaldia izango da Kultur Etxean, 19:00etan, Zuriñe Goitiaren eskutik, bai eta dokumental baten proiekzioa ere.

Mintzaldia eta bideoa direla medio, Aranzadi Zientzia Elkarteak aurten Bakion informazioa biltzeko eta memoria historikoa berreskuratzeko egin duen lana aurkeztuko da. Berbaldi honetan, herriko emakumeak izango dira xede: gerra zibilean izandako bizipenak eta esperientziak ezagutzeko eta gure historian eta ondarean izan duten zeregina aldarrikatzeko.


Argibide gehiago (PDF 5,94MB)