Albisteak

 

ATZERATUTA!

Zapatu honetan, otsailak 3, izango da Bakioko hainbat gunetan auzolanean zuhaitzak landatzeko lehen eguna. Lehenengo fase honetan 45 zuhaitz inguru landatuko dira inguru hauetan: San Pelaioko Bide Nagusia, Basigoko Bide Nagusia, Itsas ibiltokian (paseoan), Bentako aparkalekuan, Areagako bidean (Txoberne inguruan), kiroldegiaren aurrean eta Zitzaldeko oinbidean (Irubideko bus geltoki parean).

Egin beharreko lana antolatzeko, goizeko 09:00etan geratu gara probalekuan; inguru horretan landatu behar diren zuhaitz biak denon artean landatu ondoren, taldeka banatu eta herrian zehar egun honetarako dauden zuhaitzak landatzeari ekingo diogu.

Udalak tresnak ekarriko ditu, baina asko izango garenez, gomendatzen da bakoitzak daukana edo norbaitek uzten diona ekartzea (aitzurra, pala karratua zein normala, porra, mailua, erratza handia, orgatila), bai eta arropa egokia ere. Tresnak ekarriz gero, izena jarri, ez galtzeko.

Auzolana amaitzen dugunean, berriz ere probalekuan elkartuko gara tresnak itzuli eta hamaiketakoa egiteko.

texto alternativo