Albisteak

 
Bakio Kirol Taldeak laugarren urtez jarraian antolatu du “Jesús Garay” Futbol Kanpusa, hiru urtetik gorako neska-mutileei zuzenduta Arestuiko futbol zelaian 10:00etatik 14:00etara.

Bi astetan saioak izango dira goizez; lehenengoa uztailaren 1etik 5era bitartekoa izango da eta bigarrena uztailaren 8tik 12ra bitartekoa. Parte hartzeko prezioa 140 eurokoa da (aste bat) edo 260 eurokoa (bi aste), asegurua barne.

Programaren barruan era guztietako arloak jorratuko dira: hitzaldiak, entrenamenduak, teknifikazioa, kirolaren psikologia, hitzaldiak eta abar. Kirol teknikariak honakoak izango dira: Jabi Olaeta eta Aitor Ramos.

Informazio gehiago Arestuiko futbol zelaian edo www.kanpusgaraybakio.com webgunean.