Albisteak

 

Bakioko Udalak eta Foru Aldundiak Kirol Jaiaren XV. edizioa antolatu dugu, eta horren berri eman nahi dizuegu.

Bakiok eta Bizkaiak kirola eta jarduera fisikoa praktikatzeko guneak eta lekuak irekitzen dizkie ekainaren 1ean eta 2an etorri eta antolatutako jarduerez gozatu nahi duten guztientzat. Parte-hartzea, inklusioa, osasuna eta gogobetetzea sustatzeko, hainbat jarduera eskaintzen dira hiri-ingurunean zein ingurune naturalean.

Horrez gainera, nahi dugu parte-hartzaile guztiek euren motxila eramatea eta egunero kirolez betetzea, eta aukera eman nahi diegu kirol-praktikarako opari bat lortzeko.

Egun bietan hainbat ekitaldi izango dira:

Ekainaren 1ean, zapatua

Kiroldegia

  • 9:00-14:00 eta 16:00-20:00: Sarrera doan. Gimnasio, igerileku eta bainu turkiarraren doako erabilera.
  • 10:00-13:00: Pilota partidak helduentzat
  • 10:30-11:30: Umeen jolasak (areto futbola)
  • 11:30-13:30: Areto futboleko partidak (neska-mutilak. 14 urtetik gorakoentzat)
  • 13:00-14:00: Jokoak umeentzat (zesta punta)

Arestuiko futbol zelaia

  • 10:00-13:30: Futbol partidak belar naturaleko zelaian

Hondartza

  • 11:00-13:00: Surfeko doako saioak


Ekainaren 2an, domeka

Kiroldegia

  • 9:00-14:00: Sarrera doan. Gimnasio, igerileku eta bainu turkiarraren doako erabilera.

Opariak parte-hartzaileentzat
Bizkaiko Foru Aldundiak parte-hartzaile bakoitzari zenbakidun txartel bat emango die; txartel horrek zozketatuko diren sarietariko bat eskuratzeko aukera emango du. Zozketa hurrengo ekainaren 3an izango da:

  • Bizikleta tolesgarri 1 
  • 50 eskumuturreko (Fitbit)
  • Eusko Labelen 3 saski
  • Eusko Labelen 15 detaile-opari

Saritutakoek 2019ko uztailaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dute txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuan (Bilboko Errekalde zumarkaleko 30-1.a). Ordutegia: 8:30-13:30.