Albisteak

 

Korrikaren hogeita batgarren ekitaldi honen mezuak (KLIK) gogorarazi nahi digu hizkuntza bat sustatzerakoan pertsona guzti-guztien konpromisoa ezinbestekoa dela: “Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea. Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea. Klika egitea da euskaraz ahalduntzea, euskaltegietan matrikulatzea…”.

Animatu eta parte hartu! Guztion zain izango gara eguaztenean 19:00etan Kultur Etxean.