Albisteak

 

TennisAid-en xedea da tenisa sustatzea eta pertsona guztiei kirolean jarduteko aukerak erraztea, betiere alde batera utziz pertsona horiek non bizi diren eta zenbat baliabide dituzten.
Hori dela eta, kirola irakasten duten irakasleei kirol materiala eta laguntza teknikoa eskaintzen dizkie eta ekipamendua ematen die baliabiderik gabeko jokalariei.

Gauzak horrela, Open Kiroletak erraketak batzeko kanpaina bati ekingo dio eta, horren ondoren, TennisAidek baliabiderik gabeko jokalarien artean banatuko ditu.
Txapelketak iraun bitartean (uztailaren 1etik 7ra bitartean), kanpaina hau bultzatu eta sutatuko da astean zehar egin ohi diren ekitaldi guztietan. Txapelketaren bulegoak “dohaintzak” jasoko ditu eta, ostean, TennisAid erakundeari emango dizkio.