Albisteak

 

Azaroaren 19an, zapatuan, goizeko 10:00etan, Bakioko Kiroldegian izango den Konferentzia Estrategikoari begira, honako agiri hauek erantsi dira, bakiotarrek dokumentuok aldez aurretik aztertzeko aukera izan dezaten:

1. Arlokako lantaldeen ondorioak:

- Lurralde eta Iraunkortasuna.
- Turismoa.
- Eguneroko Bizimodu eta Ongizatea.

2. Talde teknikoaren diagnostiko eta balorazio agiria.

3. Konferentzia Estrategikoaren garapenaren berri ematen duen agiria; era berean, honako proposamenak ere jasotzen dira:

- Planaren printzipioak.

- Irizpide instrumentalak.

- Konferentzian eztabaidatuko diren lau alternatibak (partaidetza eta azterketa teknikoko prozesuan atzemandako ikuspegien pluraltasuna jasotzen dutenak).

Informazio hau interesgarria izango zaizuelakoan, ahalik eta bakiotarrik gehienei helaraztea eskertu nahi dizuegu, hedapen egokia izan dezan.

Mila-mila esker; zapatuan ikusiko dugu elkar!

Oharra: Azaroaren 19an Haurtzaindegi Zerbitzua eskainiko da kiroldegian.