Albisteak

 
Kiroldegiak patinaje tailerra jarriko du martxan, 6 urtetik gorakoentzat, ume zein helduentzat, martxoko 3 zapatutan (martxoren 2an, 16an eta 30ean), arratsaldeko 18:00tatik 19:00tara, Bakeako eremuan. Kiroldegian eman beharko da izena.
Prezioa 4 eurokoa eta 5,50 eurokoa da saio bakoitzeko, bazkideentzat eta ez-bazkideentzat, hurrenez hurren. Era berean, hiru saioetarako txartela ere eros daiteke; txartel horren prezioa 8 eurokoa da bazkideentzat eta 11 eurokoa bazkideak ez direnentzat.
Derrigorrezkoa izango da kaskoa eta belaun eta eskumuturreko babesleak ekartzea.