Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Abenduaren 30ean, domekan, Sasiarte mendi taldeak 12 kilometroko ibilbide bat antolatu du, Jatara igotzeko.

Mendizaleak Bakioko udaletxeko plazatik irtengo dira goizeko 9:30ean eta 3 ordu inguruko ibilbide bat egingo dute, Jatako gailurrera heltzeko eta handik jaisteko. Ibilbide laburra egin nahi dutenek goiko gurutzean elkartu ahalko dira 10:30ean.

Bidea ez da markaturik egongo eta jan-edana bakoitzaren kontura izango da.