Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 
  • Ekainaren 24tik uztailaren 19ra
  • Ordutegia: 09:00-14:00
  • Goizeko zaintza: 08:00-09:00
  • Adinak: 3-11 urte (2008tik 2016ra arte jaiotakoak)

Izena emateko orria: Kiroldegian hartu ahal izango da edo www.bakio.eus helbidetik atera.

Inskripzioa: fitxa hori behar bezala bete (ez dira onartuko behar bezala edo osatu gabe betetakoak) eta Kiroldegian aurkeztuko da, astelehenetik ostiralera (10:00-13:00/16:30-21:30), zapatua (10:00-14:00/16:30-20:30) eta domeka (10:00-14:00).

Prezioak: Prezioa 70 eurokoa izango da aste eta ume bakoitzeko. (Prezio bereziak aste bete baino gehiagorako edota neba-arrebentzako). Goizeko zaintzako zerbitzuak 10 euroko gastu gehigarria du aste bakoitzeko.

Izena ematen duten umeek ondo jakin beharko dute euskaraz.

Plaza mugatuak izango dira.

Izena emateko datak:

  • Maiatzaren 2tik 16era bitartean. Bakion erroldatutako umeen fitxak baizik ez dira jasoko. Eskaeren kopurua plazena baino handiagoa izanez gero, zozketa egingo da. Plazak adjudikatuta, emaitzak webgunean (www.bakio.eus) eta kiroldegian argitaratuko dira; agiri horretan azalduko da nola ordaindu behar diren udalekuak.
  • Lekurik egonez gero bete gabe, erroldaturik ez daudenek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte maiatzaren 17tik maiatzak 31ra arte. Eskaera kopuruak hutsik dauden plazak gainditzen baditu, zozketa egingo da; zozketaren emaitza webgunean (www.bakio.eus) eta kiroldegian ezarriko da.

Behin betiko zerrendak argitaratuta, udalaren www.bakio.eus webgunean jakinaraziko da nola ordaindu beharko diren udalekuak, ekainak 5tik aurrera.

Argibide gehiago, telefono honetan: 94 619 3231.

Izen emate orria (PDF 224KB)