Albisteak

 

"Bakio Hedatzen Alkartea" herriko ostalari, merkatari eta zerbitzuen elkarteak Bakioko VI. San Silbestre antolatu du, datorren abenduaren 31n, 16:00etan (umeak) eta 17:00etan (nagusiak), Bakeako Karpan.

Izen-emotea

Abenduaren 30era arte, Kiroldegian.
Abenduaren 31n, Bakeako Karpan, 15:30etik aurrera.

Ibilbidea

4-5 urte, 100 metro.
6-8 urte, 200 metro.
9-12 urte, 500 metro.
11-13 urte, buelta Torreraino
Nagusiak, 3 km.

Bi euro batuko dira parte-hartzaile bakoitzeko, Bakion harreran dauden etorkinei laguntzeko.

Omenaldi berezia aurten 17 urtetik azpiko mundu txapelduna izan den Naroa Uriarte Urazurrutia Athleticeko jokalariari.