Hezkuntza

Urkitza Ikastetxea 

 

Eskolearen ezaugarriak

Gure eskola publikoa Bakio erdi-erdian dago, Udaletxearen, Kultur Etxearen, Turismo Bulegoaren eta Jubilatuen Etxearen albo-alboan. Eskolearen barruan honako instalazino zabalak dagoz: jantokia, gimnasioa, laborategia, liburutegia, informatika-gelea, bideo-gelea, musika-gelea eta aurreteknologiako gelea. Hori dala eta, esan leiteke udalerri handietako edozein eskolaren modukoa dala. Ganera, aretoko futbolean eta saskibaloian jarduteko zelaiak daukazan jolastoki ederra dago bertan, eta olgetan egiteko lorez betetako alderdi zabala, gure “umetxuek” ondo be ondo pasatu daien.

Era berean, autobus-zerbitzua dago, umeak hartu eta gure inguruko alde eta herrietatik gure eskolara ekarten jarduten dauana.

Ikastetxe honetan 2-12 urteko ikasleak doguz, D ereduan matrikulatuta dagozanak. Eurei 4 urteetatik aurrera ingelesa irakasten jake hirugarren hizkuntza legez. Musikea 3 urteetatik aurrera irakasten jake. Eta heziketa fisikoa 4 urteetatik aurrera emoten jake.

Zuzendaria (2009-2010 ikasturtea): Elena Terreros Gastón

Ikastetxearen inaugurazinoa: 1985-1986

Urkitza 01 Urkitza 02 Urkitza 03