Arkitekturea

 

Itsas ibiltokiko argi guztiak martxan 2004ko apiriletik

Egitasmoaren hasikeran agertzen dan egiaztapena 2004ko apirilean izan da itsas pasealekuan, jarri diralako petrilaren beheko aldeko argiak.

Halandaze, itsas pasealekuan argitasun handiagoa da, hondartzako argien kutsadurea handitu barik.

Argien sistema barriak ekintza bandalikoen kontrako sistemea dauka, eta itxura abegikorragoa edo erakargarriagoa emoten deutso itsas ibiltokiari. Proiektuan ezarrita dagoanez, jarrita dagozan balizamendu-farolen osagarria da argiztapen sistema barria.

Azpimarratzekoa da farolen ezaugarrietariko bat: ikuspegia ikustean argiak egiten dauan efektua txarra ez izatea eta gauean itsas aldeko ikuspegi ederraz gozatzeko aukerea emotea, beste itsas pasealekuetan izaten dan argitasun handiegia alde batera itzita.

OHARRA: Informazino hau Herri Barriak udal aldizkariaren 2004ko apirileko alean argitaratu da.

Itsas ibiltokiko argiak 01 Itsas ibiltokiko argiak 02 Itsas ibiltokiko argiak 03 Itsas ibiltokiko argiak 04