Arkitekturea

 

Estankoaldeko biribilguneko iturria Bakioren berpizkundearen ikurra

Estankoaldeko biribilguneko eskulturea 2002ko hasieran ipini eben eta Bakio zaharraren berpiztearen sinboloa da. Kretazeoan, inguru horretako zatirik handiena itsasoak estaltzen eban, baina Koaternarioan apurka-apurka errekek ekarritako alubioi-lurren sedimentazinoak hainbat geruza sortu eta eremu hori guztia tapetan joan zan; gero, urbanizazino-prozesua etorri zan. Orduko harriek eta urak barriro arnasea hartzeko daukien beharrizanak elementu horreek azaleratzea eragiten dau, bolkana balitz lez.

Gauetan eskulturea argitzen dauen argi gorriaren eta iturriaren arteko nahasketeak uraren eta suaren arteko lotura estua irudikatzen dau. Egunez ura da nagusi eta gauez sua ikusten da gehiago. Ganera, metalezko egiturek hainbat soinu ataraten dabez egun haizetsuetan. Haizearen indarraren arabera, soinua gogorragoa edo leunagoa izaten da.

Herri Barriak 2002, 26. zenb., abendua.

Biribilguneko iturria 01 Biribilguneko iturria 02