Arkitekturea

 
Javier Bengoak egindako ikustokia, Euskal Herriko Arkitektoen Alkargoaren sariduna(2005eko apirila)

Askadako Ikustokiak eta handik behera, hareatzaragino, doazen eskailerek osoturiko multzo arkitektonikoak 2005eko urigintzako saria lortu dau, lehiaketara aurkeztutako 155 lanen artetik.

Era berean, azpimarratzekoa da ikustoki horretako haize orratz eskultorikoari egindako aitamen berezia be.

Javier Bengoaren obra arkitektoniko hau Bakion egin dauan azkena da eta jarraipena emoten deutse estankoaldeko iturri argiztatuari, itsas ibiltokiko farol originalei eta Bentako plazako turismo bulegoari.

"Arkitekturako EHAEO Sarien" VIII. edizioa, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatuta (2005. urtea)
Hirigintza modalitatea

Epaimahaiak, 2005eko uztailaren 30ean, lan honi emon zion SARIA EX-AEQUO:

Begiratokia eta Bakioko hondartzarako eskailerak, Askada-Bakion (Bizkaia). Apaimen berezia egin zitzaion begiratoki horretarako haizeorratz-eskulturari, espazio horretako zedarri esanguratsu gisa diseinatutakoa.

Lana Javier Bengoa Mardaras arkitektoak diseinatu dau.

Lan oso pertsonala da, lekuarenganako sentsibilitatetik eta materialen erabileratik sortua. Esan liteke, ezer baino lehen, egileak lekuari hitz eginarazi egin behar ziola sentitu zuela.

Ondorioz, lan materikoa, sentsuala eta puntu zehatz batzuetan harrigarria daukagu. Arkitekturak aberastu egiten du leku hori, baina badirudi eskuhartze hau egin zen leku horrek berez sentiarazten duela berriz interpretatutako paisaia baten magia.

Ikuspegi osoarekin hurbiltzen da proiektura, aurreiritzirik gabe. Beharbada, arkitektoak, hasierako babesgabetasunetik abiatuta, paisaian eta bertako jardueran hartuko zuen inspirazioa eta, horrela, zalantza guztiak uxatuta, leku horrexetarako arkitektura sortu zuen, artifizioa betidanik izan dela bertan paisaiaren zati bat iradokiz.

Nabarmentzekoak dira bide kontzeptuala eta aurreiritzirik gabeko jarrera. Horretarako, oso ondo ezagutu behar da lekua eta egileak ahalegin handia egin behar du.

Fitxa teknikoa

Kokapena: Askada-Bakio

Arkitektoa: Javier Bengoa, "Mungi"

Eraikitzailea: Eder Bilmanusa Pavestone

Aurrekontua guztira: 782.488,96€

Proiektuaren urtea: 2002

Burutzeko epea: 23 hilabete

Argitalpenak: Aequus-nº1

Azalera: 1.045m2

Data: 2003-04

Bezeroa: Bakioko Udala

Laguntzailea: Xabier López Querejeta (Aparejadorea)

Deskribapena

Askadako itsaslabar gainean dago behatokia, non hustuketa granitikoa egiten den, masarik gabeko tokian askatzen da bere gainazalean mugitzea posible egiten duen espazioa.

Genesi Oteizarra, laugarren dimentsioa, honen gainean Bakioren izena deskribatzen du espazio aktibo berrian pausatuz.

Amarelo granitozko prismak, landutako egur batetatik agertuko balira bezala planu biratu eta eroriak.

Pilotaleku baten bost sekuentzia, "beheko" txapa haizezko horma bertikalen sendotze bezala, sekuentzia bat hutsik eta beste lau jokurako. Sekuentzia orotan Bakioko letra bakoitza ordezkatzen duen jokaldi bat azaleratzen da.

Airetik egindako begiradaz xake-taula bat izango balitz bezala bakarrik, Bakio izena adierazten duten lau frontoien argi eta itzalak ikus ditzakegu.

Curriculuma

Javier Bengoa Mardaras, "Mungi"

  • Arkitekturako titulua eskuratu zuen Bartzelonako eta Donostiako Goi Eskola Teknikoetan (BAGET–DAGET), 1981ean.
  • 1984an – Zazpi arkitektok osatutako “Arkitektur Taldea” sortu zuen.
  • 1984an – MUNGI Arkitektura Bulegoan hasi zen, beste lan-talde batzuekin elkarlanean arituz eta beste arlo batzuetan (eskulturan, marrazketan, altzarien diseinuan, argiztapenean, eta abarretan...) zituen interesak jorratu zituen.
  • 1984. urteaz geroztik DAETko irakaslea da; orain arte Adierazpen Grafikoa eta Proiektuak V izeneko irakasgaiak eman ditu, eta gaur egun Adierazpen Grafikoa eta Proiektuak I irakasten ditu.
  • Bere lanak sari eta aipamen ugari jaso ditu, eta hainbat komunikabideetan atera da.
Askada 01 Askada 02 askada 03 Askada 04 Askada 05 Askada 06 askada 07 Mirador Askada 09 Askada 10 Askada 11 Askada 12 Askada 13 Askada 14 Askada 15 Askada 16