Arkitekturea

 

Bentako turismo bulego barria 2003ko udan zabaldu zan

Bentako aparlekuaren aurrean, autobus geltokiaren ondoan, dagoen turismo bulego barria martxan ipini zan 2003ko udan.

Turismo bulego barri honen helburua ahalik eta pertsona gehienei informazinoa emotea da. Hainbat teknikarik instalazino, zerbitzu eta baliabide turistikoen barri zehatza emoten deutsee halan eskatzen daben pertsonei. Ganera, bertan postalak, gomutakiak, bertoko produktuak..., erosi ahal dira; Besteak beste, txakolina, edalontziak, gaztaia, gomutaki txikiak eta Bakio Surf Taldeko (BST-ko) arropak.

Herri Barriak 2002, 26. zenb., abendua.

Turismo bulegoa 01 Turismo bulegoa 02 Turismo bulegoa 03