Arkitekturea

 
Javier Bengoa 01

Askadako ikustokia, Bakiok itsasoari begira daukan balkoia

Askadako ikustoki barria Javier Bengoa Mardaras arkitektoaren zuzendaritzearen pean diseinatu eta egindako proiektua izan da. Obra arkitektoniko honek gure hareatzako itsas ibiltokiari jarraipena emon gura izan deutso eta multzo sinboliko ikusgarri baten ikuspegia osotzen dau.

Ikustokiak, granitozko prismen irudiaren bitartez, harrobi baten ustiapenaren hondakinak irudikatzen dauz, itsas ibiltokiko granitozko materiala bertatik atarako balitz lez.

Begiratokia airetiko eremu batetik ikusita, "BAKIO" izena irakurri leiteke.

Proiektu hau osotzen dabe alboko eraikinetarantz abiatzen dan espaloiak eta ikustokitik hondartzara jaisten diran eskailerek.

Jarraikako jesarlekuak —119 metro— irudikatzen dauzen letrak eta eskudelaren materiala altzairu ugerrezinaz eginda dagoz.

Eskaileretako eskudelari eta jesarlekuen bizkarraldeari ipinitako argiagaz batera, itsas ibiltokikoaren antzeko argi osogarriak jartea aurreikusita dago, argi-kutsadurea saihestu eta gaueko ikuspegiak ez itsutzeko.

Bestelako uri elementu batzuek, esaterako, jesarleku, paperontzi eta iturriek, beharrezko zerbitzuak osotuko dabez.

Javier Bengoa 02 Ikustokia