Aurrekontu partehartzaileak 2020

Pasa den urteko esperientzia positiboan oinarrituta, aurten ere aurrekontu partehartzaileak lantzeko erabakia hartu du Bakioko Udalak. Oraingoan, aurreko urtean bildutako proposamenak eta eskariak hartuko dira abiapuntu gisa; hori dela eta, prozesua sinplifikatu egin da, eta zuzenean galdetegi bat betetzeko eskatzen zaie bakioarrei.

Udalean ordezkaritza duten 3 alderdiek oinarrizko baldintzak adostu (PDF 606KB) dituzte eta babesa adierazi diote herritarrok politika publikoetan eragiteko balioko duen prozesu honi.

Azaroan zehar egingo diren bilera irekietan aurreko urtean hartutako konpromisoen jarraipena egingo da, eta aurtengo prozesuaren ezaugarriak azalduko dira.

Bilera irekiak:

  • Azaroak 21, osteguna, 19:00, Zubiaur eta Artzalde. Txakolingunean.
  • Azaroak 24, igandea, 10:45, San Pelaio: Elizan.
  • Abenduak 1, 12:45, Goitisolo, Basigo eta Urkitzaur. Andra Mari Parrokian.

Parte hartu – Bete galdetegia (epea amaitu da)

Ikusi aurreko urteko proposamenen jarraipena (PDF 151MB)

Kartela (PDF 606KB)