Eskerrik asko Bakio!Bideo honen bidez Bakioko Udalak eskertu nahi die bai herriko elkarteei bai herritarrei Europako politiken ondorioz errefuxiatutako pertsonen egoera salatzeko ekimenari lagundu izana. Udalak mezu argia helarazi nahi du: "lanari eutsi behar zaio eta pertsonen aldeko eskubideak babesteko urrats sendoak egiten jarraitu behar dugu. Herri solidarioa garela erakutsi behar dugu, eta Bakioko ateak zabalik daudela pertsona guztientzat, datozen toki edo herrialdetik datozela ere". Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna: Errefuxiatuen aldeko ekimenaren bideoa Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egun honen harira, Bakioko Udalak uztailaren 16an Errefuxiatuen alde egindako ekimeneko bideoa argitaratu du. Ekimen honen helburua, pertsona guztiok asilo eskubidea dugula aldarrikatzea izan zen. Herriko hainbat eragilek egin zuten bat aldarrikapen honekin. Giza Eskubideen egunean, 1948ko abenduaren 10ean onartutako manifestua ere publikatu nahi da, alde batetik, berau sozializatzeko eta, beste alde batetik, herritar guztiek jakin dezaten zeintzuk diren beraien eskubideak.
|