Osasuna

 

Pasa den urriaren 5ean Osasun Sarea eratzeko bilera egin zen eta batzarrak interes handia sorrarazi zuen, bertaratutako jende kopurua esanguratsua izan baitzen, orotara 60 bat pertsona.

Udalerriko osasun arloari buruz egindako diagnostikoak EAEren batez bestekoaren gainetik kokatzen du Bakio.

Aldi berean, osasunean gizarte baldintzek duten garrantzia kontuan hartuz, Mungialdeko Mankomunitateak gogora ekarri zuen zeintzuk diren une honetan eskuragarri dauden gizarte zerbitzuak.

Komunitatearen irudiari dagokionez, bideo bat aurkeztu zen, bakiotarrek osasunaren gainean duten kontzeptua azal zezaten.

Ondorengo eztabaidan, aukerak eta lan proposamenak aurkeztu ziren. Guztira 17 pertsonak beren datuak eman zituzten, sareari atxikitzeko.

Osasun Sarea eratu izana oso baliagarria izango da gure osasunaz ahalduntzeko tresna gisa, maila pertsonalean nahiz komunitatearenean, eta ahalbidetuko digu identifikatzea zeintzuk diren osasunaren arloan hobetzeko eta bizimodu osasungarrian aurre egiteko premiak eta proposamenak. Azkenik, sareak lankidetzan jarduteko ehundura komunitarioa sortuko du osasunaren arloan.