Informazioa
Izapide honen bidez Zabor-bilketa zerbitzuetan alta emateko eskaera egin daiteke.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Ura instalatzeko buletina
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Jabetza eskritura
- Alokairu kontratua
- Instalazio partea
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.bakio.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Agirre Lehendakaria Plazean, 2 (Bakio) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Bakioko Udaleko telefono honetara: 94 619 40 01
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.