Informazioa
Prozedura honen bidez Udalak lanpostu hutsak betetzeko onartu dituen lan-eskaintza publikoen deialdietan izena emateko aukera izango dute interesdunek.
Interesdunak izena emateko eskabidea bidaliko du deialdiko oinarri espezifikoetan ezarritako dokumentazioarekin batera.
Jasotako eskaerak aztertu ondoren, Onartutakoen, Baztertutakoen eta Uko egin dutenen zerrenda Udaleko iragarki-taulan eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Prozeduraren epeak lan-eskaintza publiko bakoitzaren oinarrietan eta Administrazio Prozedura Erkideko araudian ezarritakoak dira.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Minusbalia ziurtagiria
- Curriculum vitaea
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.bakio.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Agirre Lehendakaria Plazean, 2 (Bakio) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Bakioko Udaleko telefono honetara: 94 619 40 01
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.