Baliabideak

 

San Martineko Kofradiaren datuak eta bitxikeriak

Oso atsegina eta zirraragarria da aktak eta sinadurak aztertzea; kaligrafia onekoak dira eta tintan bustiriko lumaz idatzita dagoz, batzuetan ortografia akats batzuk agertu arren. Guzti-guztiak gaztelaniaz idatzita dagoz; horrek adierazoten dau euskerea sasoi horretan erabiltea (1915-1937) iraingarritzat joten zala; ganera, horren ostean, gure berbetearen erabilkerea galarazo zan. Gaur egun, bertoko hizkuntzea berreskuratu eta aktak euskeraz idazten dira.

Aitatzekoa da zelan egiten ziran kontuak. 1919ko aktan ondokoa esaten da berbarik berba: "Hechas las cuentas quedan en poder del Ermitaño 155 Pesetas"; beraz, ondorioztatu daiteke tratuak berbazkoak zirala eta guztien begien bistan.

1930eko aktan lehenengoz ikusten da ermitea Bakio barruan dagoala. Ordura arte, aktei honela emoten jaken hasikerea: "...reunidos en el portal de Goitia, del barrio Zubiaur de la Villa de Bermeo...".

Goitiako batzarretan berba egiten zan, gaztainak jan eta ardaoa edan bitartean. Zehatzago esateko, 1950ean gaztainetarako 130,50 pezetako gastua ezarri zan eta beste 68 pta. hamasei litro ardaorako. Era berean, ondoko diru sarrerak zehaztu ziran: eskupekoakaitik 62 pta., errentagaitik 85 pta. eta ganerakoa modu proportzionalean. Aldi berean, abadeari 20 pezeta ordaintzen jakoz meza santua emoteagaitik eta 5 pezeta sakristauari (1949).

Irakurri gehiago