Baliabideak

 

Jendea hondartzanLehen sektorea, abeltzaintzea eta nekazaritzea, eta turismoa –hirugarren sektorea– dira udalerriko ekonomiaren euskarriak.

Abeltzaintzearen arloan esnekiak, hegaztikiak eta haragikiak aitatu behar dira. Nekazaritzan bertako txakolin ospetsua, barazki eta zereal ugariak, lorak eta abar nabarmentzen dira; desagertzeko bidean dagozan betidaniko produktuak berreskuratzeko ahalegin handiak egin dira, berbarako esparrago eta limoiaren kasuan.

Gaur egun Bakiok Euskal Herriko txakolingilerik onenetakoak daukaz: Abio Familia, Zabala Familia eta Gorrondona. Hori dala eta, merezita jaso dau “Bizkaiko Txakolina” jatorri-izendapena.

Bakiok turismo-tradizino handia dauka. Hori dala eta, bertan azpiegitura handia sortu da. Horren barri jakinarazoteko eta hori sustatzeko gunea Turismo Bulegoa da, urte osoan zehar zabalik dagoana. Kultur eta astialdi jarduera asko sortzen dauz bulego horrek.

Era berean, Bakioko Areagako hondartzea azpimarratu behar da, 1.200 metroko luzera daukana –Bizkaiko hondartzarik handiena dogu–. Bertan sortu barria dan itsas ibiltokia udako jardueren gune nagusi bihurtu da eta beraren ingurura ostalaritzako establezimenduak ugari bildu dira.

Ostalaritza-sektorearen barruan ikusi ahal danez, gero eta handiagoa da bertoko hotel eta landa turismoen eskaintzea, bai eta eskaintza gastronomikoa be.