Kirol-instalazinoak:
Udalerriak egun honeexek daukaz: frontoi estalia, Zubiaurraldeko pabilioia, Arestuiko futbol-zelaia eta Urkuluko Bakea kirolgunea.
Hezkuntza-instalazinoak:
Urkitza eskola publikoa Urkitzaurralde auzoko 2-An dago eta lehen eta eskolaurreko hezkuntzako ikasleak daukaz. Bertan hezkuntza-eskaintza lehiakorra dago, kultur eta gizarte arloetan oso ondo integratua eta 2003-2004 ikasturtetik 0 eta 2 urte bitarteko umeentzako gela bat dauka.
Kultur eta gizarte instalazinoak:
Kultur Etxeak honakook daukaz: liburutegi-zerbitzua, Internet gelea, ikus-entzunezkoetarako gelea –filmeak, ikastaroak eta konferentziak emoteko egokia dan pantaila erraldoia daukana–, gazteentzako jolasgela eta erakustaretoa. Horrek udalerriaren jai, olgeta eta hezkuntza eskaintzea zabaltzeko bidea emoten dau.
Turismo Bulegoak:
Eraikin nagusia udaletxearen alboan dauka. Udako informazinorako gune bat Bentako plazearen albo-alboan dago. Bulego hori urte osoan bisitetan gaituen turistak hartzeko lekua da.
Gure Etxea jubilatuentzako zentroa:
Eskolatik hur dago, Basigoko bide nagusia 61. zenbakian. Gure nagusien biltokia da eta beraren bitartez txangoak, ospakizunak eta mota guztietako jarduerak antolatzen dira, nagusiek eurek bultzatzen dabezanak.
