Baliabideak

 

Bakioko kostaldea 6 kilometro luze da.

Kostan zehar hondartzea, itsaslabarrak, senaiak eta ibiltokiak agiri-agirian dagoz. Bertako hondartzea itsasoari zabaltzen jako. Hondartza hau bertako olatuak dirala eta, uretako kirolak egiteko leku egokia da, esate baterako, surf-ean egitekoa.

Gaztelugatxeko Biotopo babestua, Matxitxako lurmuturraren Bakio udalerriaren artekoa, aitatu behar dogu. Aitatzekoak dira bertoko hatxak –Gaztelugatxeko tonboloa eta Aketxeko hatxa– eta itsaspeko iraganbide eta leizezulo ugariak.

Itsas hondoetan alga handi asko dagoz, bertan ondo finkatutako arrainei eta itsaskiei kumeak izateko balio deutsienak.

Bardin gertatzen da itsaslabarren oinarriaren arrailakaz. Hor lanperna asko bizi dira. Alde honetara sartzea ez da erreza. Hori dala eta, bertan itsas hegaztiak finkatzen dira, esaterako, ubarroi mottodunak, itsas txori hankahoriak eta ekaitz-txori arruntak; eta hatx-usoek habia egiten dabe.

Landareei jagokenez, Armeria euskadiensis espeziea eta basolibondoa azpimarratu behar dira.

Askada begiratokia San Pelaio auzoan dago, Bermeorako errepidean, Askada legez ezaguna dan aldeko hatxen ganean. Bertan ederto ikusi ahal dira Bakioko Areagako hondartzea eta bertako itsas ibiltokia.

Jatako ikustokia Bakio-Armitza errepidearen eskoiko alderdian dago eta bertatik Bakio eta Lemoizko ikuspegi orokor eta zoragarriaz gozatu geinke.

Udalerriaren barrualdera begira, mendebaldean Larrondoko Askaldegia dago, Goitisoloalde auzoan, Jata mendiaren hegaletan; eta askaldegi horretatik kilometro bitara, basoko aldaiari jarraituz, Jatako Askaldegia. Aurrekoak legez, askaldegi horrek be barbakoak eta iturriak daukaz.

Larrondoko askaldegia 01 Larrondoko askaldegia 02 Larrondoko askaldegia 03 Larrondoko askaldegia 04 Jatako ikustokia 01 Jatako ikustokia 02 Jatako ikustokia 03