Historia

 

Bizkaiko Batzar Nagusiek Bakioko armarria onetsi dabe

Bakioko armarria

2003ko zezeilean, Bizkaiko Batzar Nagusiek Bakioko armarria onetsi eta ofizialtzat hartu eben.

Armarriaren ezaugarriei jagokenez, frantses erako armarria dala azpimarratu behar da, oso erabilia euskal heraldikan. Sinople zelai baten agertzen da eta ateak zabalik daukazan eleiza bat dago, Andra Mariren eleizea, hatan be. Ezkerreko aldean, zidarrezko itsaso urdinaren ganean, ekaitzearen kontrako burrukan dabilen gerrako balandra bat agiri da. Ingalaterrako kortsarioek XIX. gizaldian erabilten ebenen modukoa. Balandrea kolorekoa da eta zidarrezko bela triangeluarrak daukaz.

Armarriaren jatorria XIX. gizaldian topau behar dogu; izan be, 1890ean udala ordurako armarria erabilten eban, esate baterako udal batzarren aktan.

Heraldiko adituek baieztatzen dabenez, lehenengo armarriaren jatorrizko diseinua harri-bitxi historiko eta heraldikoa da. Hori dala eta, bere horretan eustea erabagi da.

Oharra: 27. Herri Barriak udal aldizkaritik jasotako barria.

Armarria azalpenarekin