Historia

 

Bakioko logotipoa

Udalaren eta herritarren arteko hartu-emonak hobetzeko logotipoa aurkeztu da

Bakioren logotipo barria 2003ko San Jose Azokan aurkeztu zan; beraren helburua herriaren irudia zabaltzea eta Udalaren eta herritarren arteko hartu-emonak hobetzea da.

Halandaze, hemendik aurrera egiten diran ekitaldi guztietan herriaren irudia zabaltzeko erabiliko da. Halan, irudi hori ekitaldi turistikoetan, iragarkietan, udal agirietan, txapelketetan eta Bakioagaz lotuta dagozan jarduera guztietan agertuko da.

Nemonica enpresak diseinatu dau.

Logotipoaren ezaugarriak

Tipografia mota bi nahastetan dira, bata gaur egungoa eta bestea euskal tipografia klasikoa; helburua argia da: Euskal Herriko gaur egungo identidadea ahalik eta ondoen islatzea, modernotasunerantz doan baina tradizinoak jagon eta transmititzen dauzen herriaren irudia emonez.

Logotipoaren osagai giltzarri modura "O" letrea daukagu; hizki hau euskal tipografia horretatik atara dogu eta Bakiok etorkizunari begiratzeko daukan leihoaren erakusgarritzat hartzen da, hau da, aurrerapen eta horizonte barrien ikurra da.

Era berean, mahatsaren irudia da, ardaoak gogora ekarten deuskuzan balio garrantzitsu biren erreferentetzat hartuta: gardentasuna eta garbitasuna.

Aldi berean, itsas ibiltokian ipinitako eskulturearen itxura obalatuagaz zerikusia dauka, itsasoari begira dagoan irudia lez.

Ganera, udalerriaren potentzial turistikoa erakusten deusku: hondartzea, mendia, zerua eta eguzkia.

Balio erantsi modura, errez irakurten dan logotipoa da, bizkor be bizkor ulertzen dana, koloreakaitik, nahasketakaitik eta orekagaitik dinamismo eta baikortasuna transmititzen deuskuna.

Koloreak Bakioko udala