Ibilbideak

Ibilbide honeek aukera ezin hobea emoten deuskue udalerriaren historiaren barri jakin daigun; holan, hainbat alderditatik ibiliko gara, eta horreek guztiek erakutsiko deuskuez paisaien berezitasuna eta Bakioko arkitekturearen zein kulturearen aberastasuna.

Hiru ibilbideak Turismo Bulegoaren albotik abiatuko dira. Luzera ezbardinekoak dira eta norabidea zehazten daben seinalez hornituta dagoz.

Horrez ganera, ibilaldiak errazteko asmoz, hainbat seinale ezarri dira bideotan. Argibide-mapak daukiezan panel eta seinale bertikal horreek erakusten deuskue non dagozan ondarearen elementu nagusiak (baserriak, ermitak, errotak, jauregiak...). Era berean, azalpen mahaietan, ibillbidearen ganeko informazino zabalagoa emoten da; berori erabili leiteke ikusten dogun inguruneari balio handiagoa emoten ikasteko.