Ostatua

Pensión Arimune 

Arimune Pentsioa * 

Turismoko Erregistro zenbakia: HBI00269.

Kontaktua: Unai Palacio

Oporretako itxiera epea: Abenduaren 15etik zezeilaren 28ra arte.

Ostatu emoteko gela kopurua: 10 gela bikoitz, bainugela, irakurketa gela eta TBgaz.

Jatetxeko mahai kopurua: 120 pertsona jangelan.

Prezioa: Gela bikoitza: 85 €, bi pertsonentzako gosaria eta guzti.

Azpimarratu beharreko ezaugarriak:

Arimune euskal tradizinoko etxe sendoa da; orain dala gitxi barriztu da eta Bakioko hondartzako itsas ibiltokiaren erdian dago.

Terraza-lorategi handi bi daukaz, bata itsasoaren aurrean eta bestea mendiari begira. Era berean, jatetxea, kafetegia eta Wi-Fi konexinoa eskaintzen dauz. Guztira 300 m2 baino gehiago bezeroen esku.

JATETXEAN EZKONTZAK ETA ERA GUZTIETAKO EKITALDI BEREZIAK OSPATU DAITEKEZ, ESATERAKO JAUN-HARTZEAK, BATEOAK...

Ezkontzetarako menu gozo-gozoak prestatzen dira, 80 eurotik 180ra bitartean (BEZ barik). 100 eurotik gora horreen barruan ongietorria emoteko koktelak eta inguruko txakolin eta ardaoak sartzen dira.

Informazino gehiagorako, sakatu www.arimune.es!