Turismoko Erregistro zenbakia: LBI0094.
Harremanetarako: Iñaki Oyarzabal Uriarte
Alojamenduaren edukiera: 4 gela bikoitz eta banako gela bat
Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
5 gela pribatu dituen txaleta, hondartzatik 200 metrora kokatua. 80 urteko jauretxea; gela zabalak ditu, oso argitsuak. Guztira 4 gela bikoitz eta banako gela 1 ditu. Bainugela osoa, partekatu beharrekoa. Ur kirolak eta natur jarduerak egiteko ingurune egokian kokatua, Gaztelugatxetik 4 km-ra kokatua eta Bilbotik 25 km-ra.
Ezin hobeto kokatutako txaleta, erdigunean, hondartzaren eta ostalaritza establezimenduen ondoan.
Autobus geltokia 50 metrora, Bilbora joateko autobusak 30 minuturo (ibilbidea 45 min-koa) eta Bermeora orduro (ibilbidea 20 min-koa). Aparkaleku publikoa 200 metrora. Txaletaren kokapenak ahalbidetzen du udalerriko txoko guztietara oinez joatea.