Itxiera eguna: --
Oporretako itxiera epea: abenduaren 15etik zezeilaren 28ra arte.
Ostatu emoteko gela kopurua: 10 gela bikoitz, bainugela eta guzti, irakurketa gela eta telebista.
Jatetxeko mahai kopurua: 120 pertsona jangelan.
Azpimarratu beharreko ezaugarriak:
- Arimune euskal tradizinoko etxe sendoa da; orain dala gitxi barriztu da eta Bakioko hondartzako itsas ibiltokiaren erdian dago.
- Terraza-lorategi handi bi daukaz, bata itsasoaren aurrean eta bestea mendiari begira. Era berean, jatetxea, kafetegia eta Wi-Fi konexinoa eskaintzen dauz. Guztira 300 m2 baino gehiago bezeroen esku.
- JATETXEAN EZKONTZAK ETA ERA GUZTIETAKO EKITALDI BEREZIAK OSPATU DAITEKEZ, ESATERAKO JAUN-HARTZEAK, BATEOAK...
- Ezkontzetarako menu gozo-gozoak prestatzen dira, 80 eurotik 180ra bitartean (BEZ barik). 100 eurotik gora horreen barruan ongietorria emoteko koktelak eta inguruko txakolin eta ardaoak sartzen dira.
- Informazino gehiagorako, sakatu www.arimune.es!
