Diru-laguntzak

 

1.- Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza. Apirilaren 23ko 68/2013 Foru Dekretua; Udalkutxaren udal finantzazinoko foru fondoaren egitasmoa 2012. urteari jagokon likidazino negatiboa dala eta. Zenbatekoa: 33.617,00 €.

68/2013 Foru Arauan oinarri hartuz eta 4242/2013 Foru Arauaren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritza Sailak ebatzi dau Bakioko Udalari 33.617,00 euroko diru-laguntza emotea, Udalkutxaren udal finantzazinoko foru fondoaren egitasmoaren kontura, 2012. urteari jagokon likidazino negatiboa dala.

Diruz lagundutako zenbatekoa, guztira: 33.617,00 €

2.- Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza. Apirilaren 23ko 69/2013 Foru Dekretua; finantza zailtasun larriak daukiezan Bizkaiko udalen sanemandu ekonomikorako diru-laguntzak.

69/2013 Foru Arauan oinarri hartuz eta irailaren 23ko 6426/2013 Foru Arauaren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritza Sailak ebatzi dau Bakioko Udalari saneamendu ekonomikorako diru-laguntza emotea. Laguntzaren desglosea honako hauxe da:

Udalkutxa 2009: 86.286,12 €
Udalkutxa 2011: 31.760,67 €

Diruz lagundutako zenbatekoa, guztira: 118.046,79 €