Diru-laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza, Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearena, obrak finantzatzeko hezkuntza administrazioaren menpeko ikastetxeek diharduten udal jabetzako eraikinetan.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearen 2015eko azaroaren 25eko Aginduan oinarrituz, Bakioko Udalari 13.163,99 euroko diru-laguntza ematea ebatzi da, Urkitza ikastetxean aluminiozko pertsianak instalatzeko.

  • Onartutako aurrekontua: 21.939,99 €
  • Onartutako diru-laguntza: 13.163,99 €

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza, Etxebizitza sailburuordearena, irisgarritasun planak prestatzeko edo eguneratzeko eta hiri ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza obrak aurrera eramateko finantzazioari begira.

Etxebizitza, Enplegu eta Gizarte Politika sailburuordearen 2015eko uztailaren 28ko Aginduan oinarrituz, Bakioko Udalari 13.387,50 euroko diru-laguntza ematea ebatzi da, Bakioko irisgarritasun plana egokitzeko.

  • Onartutako aurrekontua: 21.598,5 €
  • Onartutako diru-laguntza: 13.387,50 €

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza, Herri Administrazio eta Udal Harremanetarako Foru Sailarena, udal eskumeneko erabilerei edo zerbitzu publikoei lotutako azpiegituretarako inbertsioak finantzatzeko.

Otsailaren 23ko 31/2016 Foru Dekretuan oinarrituz, Herri Administrazio eta Udal Harremanetarako Foru Diputatuak Bakioko Udalari 22.056,5 euroko diru-laguntza ematea ebatzi du, Bakioko Zubiaurrealde 43ko ekipamendu publikoa berritzeko; horretarako, leihoak aldatu eta aldagelak nahiz bainugelak berrituko dira.

  • Onartutako aurrekontua: 66.243,93 €
  • Onartutako diru-laguntza: 22.050,5€

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza, Herri Administrazio eta Udal Harremanetarako Foru Sailarena, ezin aurreikus daitezkeen jarduketak finantzatzeko.

2015eko abenduaren 22ko 215/2015 Foru Dekretuan oinarrituz, Herri Administrazio eta Udal Harremanetarako Foru Diputatuak Bakioko Udalari 150.608,07 euroko diru-laguntza ematea ebatzi du, Bakioko Aitzgane urbanizazioaren inguruko ezponda egonkortzeko.

  • Onartutako aurrekontua: 167.342,30 €
  • Onartutako diru-laguntza: 150.608,07 €