Diru-laguntzak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritza Sailaren abenduaren 18ko 168/2018 Foru Dekretuaren bidez arautzen da 2019ko ekitaldiari begira Udal Finantzaketarako Foru Funtsetik (Udalkutxa) ezustekoetarako transferentziak emateko prozedura. Dekretu horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza hau eman dio Bakioko Udalari:

BFAren dirulaguntza, abenduaren 3ko 12418/2019 Foru Aginduarena, azaroaren 3ko aparteko haize-boladek eragindako kalteengatikoa, 324.348,87 eurokoa.

Diruz lagundutako zenbatekoa: 324.348,87 €; BFAk jarduketaren % 90 finantzatzen du.