Diru-laguntzak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak, abenduaren 17ko 201/2019 Foru Dekretuaren bidez (klima-aldaketaren arloko ekintza-planak gauzatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen dituena), dirulaguntza bat eman dio Bakioko Udalari.

BFAren dirulaguntza, dagokion foru-aginduaren bidez, Bakioko udal-igerilekuetan eguzki-instalazio termikoa jartzeko.

Proiektuaren araberako kostua (BEZa barne): 126.644,09 / Dirulaguntza BEZa barne: 94.983,07