Diru-laguntzak

 

UDALAK DIRU-LAGUNTZA BAT JASO DAU ESTANKOALDETIK HAURRESKOLAKO ETA "URKITZA" IKASTETXEKO INSTALAZINOETARA SARTZEKO OBRAK EGITEKO

Bakioko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Harreman eta Herri Administrazio Sailaren 26.155,46 euroko diru-laguntza bat jaso dau 4/2009 Foru Dekretuaren bidez; lanen zenbateko osoa 58.672.52 eurokoa da.

Lanen helburua ikastetxearen eta haurreskolaren atzealdeko oztopo arkitektonikoak kentzea da; izan be, inguru horrek gaur egun irisgarritasun arazoak daukaz.

Obra honeri esker, Estankoaldetik haurtzaindegiko instalazinoetara eta ikastetxearen atzeko patiora doan oinezkoentzako sarbidea egingo da, eta inguruko etxebizitzetako herritarrek be erabili ahal izango dabe.

Jarduketen barruan soropilaren zati bat kendu eta beharrezko neurriko baldosazko espaloi bat egingo da; era berean, argiteri barria iminiko da martxan.