Diru-laguntzak

 

Uribarriko bidea San Pelaioko bide nagusitik kaperaginoko tartean oinezkoentzako gune bihurtzeko jasotako diru laguntza

Bakioko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Harreman eta Herri Administrazioaren Sailaren 79.788,30 euroko diru laguntzinoa jaso dau, 2010eko urtarrilaren 19ko 2/2010 Foru Dekretuaren babespean; obrearen kostua, guztira, 138.619,35 eurokoa izango da.

Uribarriko bidea oinezkoentzako barriztuko da kaperaren ondoko eremuan.

Bakea-ko obrak osotuko dauzen jarduketa honen barruan Karmengo kaperearen ingurua berregituratuko dauen ibiltoki bat egingo da.

Lan honeen ondorioz, ura banatzeko sareak osotuko dira eta telefonia nahiz argindarreko airetiko lineak lurperatuko dira; ganera, telekomunikazinoak bideratzeko obrak be egingo dira.

Urbanizazinoak, Bakea-ko espaloien diseinuari jarraitzen deutsonak, altzari moderno eta praktikoak erabiliko dauz, esaterako jesarlekuak, paperontziak eta argi barriak.