Diru-laguntzak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailak, urtarrilaren 30eko 6/2018 Foru Dekretuaren bidez, honako prozedura hau arautu du: udal erabilerei edo zerbitzuei lotutako azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko norgehiagoka erregimeneko dirulaguntzak emateko prozedura, hain zuzen. Gauzak horrela, dekretu horren bitartez, Bakioko Udalari honako dirulaguntza hau eman dio:

BFAren dirulaguntza, 2018ko urriaren 19ko 8973/2018 Foru Aginduaren bidez emanikoa, Urkitza ikastetxe publikoaren patioaren eta sarbideen hobekuntza eta irisgarritasun lanak egiteko.

Emandako dirulaguntza: 46.852,80 €.