H.A.Z.

 

(2006-06-01)

2006ko maiatzan udalak Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) abiatu eban. Zerbitzu hau udal leihatila bakarrean emoten da, eta beraren eginkizuna herritarrek eskatutako informazinoa, tramiteak eta zerbitzuak eskeintzea da. Ganera, bakiotarrei arreta modu eraginkorrean arreta emoten jake eta udalerriko bizitzan parte hartzera bultzatzen jake.

Sistema hau udal eraikinaren lehen solairuan dago, eta etenbako hobekuntza eta kontrolerako gerentzia-tresnatzat dogu. Izan be, berari esker jazotzen dana ikusi daikegu, eta horren barri emon: zeintzuk diran zerbitzuen erabiltzaileek daukiezan kezka, kexa eta iradokizunak. Bestetik, kezkak zelan konpondu erabagi daiteke, eta holan gure erakundearen ahuldadeei aurre egin.

Abantaila handiak

Herritarrentzat, honek abantaila interesgarri batzuk ekarriko dauz, esate baterako, itxaroteko ilarak kentzea, eta informatzea eta erregistratzea gune bakar batean egin ahal izatea.