H.A.Z.

 

Bakioko herritarren beharrizanak asebetetea da udal honen zeregin nagusia. Hori dala eta, ahalegin handiak egiten doguz herritar guztien beharrizanei erantzuteko udal jarduketak konpromiso argi, zehatz eta eskatzeko modukoetan azaltzeko, herritar guztiek eskatu eta betearazo ahal izateko. Informazino gehiago daukien eta euren eskubideak defenditzeko aktiboago dagozan herritarrak dira geure udala sendotzeko bermerik onena, beharrizanetarako sentikorrago eta erantzuteko gaitasunean arinago bihurtuz.

Horregaitik, Bakioko Udalak kalidadezko administrazino bihurtzeko beharrean dihardu eta daborduko horretarako lehenengo pausuak emon dira:

  • Administrazino tramiteak gune bakarrean batu dira: HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) edo leihatila bakarrean.
  • Normalizazinoa lortu eta Bakioko herritarrak jakinaren ganean egon daitezan, tramite horreek guztiak idatziz jaso dira eta udalaren webgunean argitaratu dira.
  • HAZaren funtzionamentua hobetzen joateko, Zerbitzuen Kartea ezarri da, zerbitzuari eskatu leikiozan konpromisoen lehenengo katalogoa azaltzeko. Holan ba, erabiltzaileen eskubideak (hau da, zuon eskubideak) erabilteko erantzun egokia izan daitezala espero dogu. Bere indarraldia 3 urtekoa izango da.

Eskerrik asko.