Kale-izendegia

 

Uri-egitureari erantzun egokia emon behar jakonez eta nahasketak saihestu eta argi eta errazago kokatzeko aukerea emotearren, 2007ko zezeilaren 5etik aurrera kale-izendegi barria ezarri eban Udalak.

Horretarako toponimia tradizionala eta udalerriko hizkuntza-ondarea hartu ziran kontuan. Holan, orain arte auzoka izentetako egoan sistemea kendu eta kaleka antolatutako izendegia ezarri zan.