Kontratatzaile profila

Bakioko Udalaren (Bizkaia) argiteria publikoaren instalazinoen mantenimendua berme guztiaz egiteko, argindarraren zerbitzuen kontratua 

Espediente-zenbakia: -- 

Kontratu mota: Mistoa, hornidura eta zerbitzuak. Adjudikazinoari aplikatu beharreko arauak hornidura-kontratuari jagokozanak izango dira

Prozedura: Irekia

Epemuga: 2014/11/13 

Lizitazino kopurua: 1.834.711 euro. Zenbateko honeri unean-uneko indarrean dagoan BEZa gehitu beharko jako.

Burutzapen epea: 15 urte. Kontratua urtez urte luzatu ahal izango da; dana dala, horren iraupena guztira, luzapenak barruan dirala, ezin da 20 urte baino gehiagokoa izan.

EEAOan argitaratu dan data: 2014-09-24

EAOn argitaratu dan data: 2014-09-30

BAOn argitaratzeko eguna: 2014-09-30

Instalazinoak bisitatzeko egunak: Urriak 14, martitzenez, (11:00etan) eta urriak 21, martitzenez, (11:00etan). Batzeko tokia: Agirre Lehendakaria Plazea 2.ean dagoan Bakioko Udaletxean. Azalpenak emoteko ibilbidea instalazinoetatik zehar. Enpresa interesdunek gitxienez egun bat lehenago baieztatu beharko dabe bertaratuko dirala; horretarako, Bakioko Udaleko bulegoetara deitu beharko dabe, beti be enpresa bakotzetik zenbat pertsona etorriko diran zehaztuz.

Eskaintzak aurkezteko epea: 2014-11-13

Oharra: KONTU-IKUSKAPENA atalean zuzenak ez diran ondorengo agiri bi honeek eskegi dira: ARGITERIARI BURUZKO AZTERLANAK eta PRODUKTUAREN FITXAK. Beraz, horreen ordez beste bi ipini dira gaur bertan (2014-10-21), eurok zuzenak izanik.

Eskaintzak aurkezteko tokia:
Bakioko Udala
Agirre Lehendakaria plazea 2
48130 Bakio
Telefonoa: 946 194 001
Faxa: 946 193 118
E-posta: udala@bakio.org

A Gutun azal itxiak zabaltzeko egun eta ordua: 2014-11-19, 9:00etan (bilkura pribatuan).

B Gutun azal itxiak zabaltzeko egun eta ordua: 2014-11-25, 10:00etan (bilkura publikoan).

C Gutun azal itxiak zabaltzeko egun eta ordua: 2015-01-02, 10:30ean (bilkura publikoan).

Esleipen-proposamenaren eguna eta ordua: 2015-01-09, 10:15ean (bilkura pribatuan).

Adjudikazinoa:

Adjudikazinoduna:

Batez besteko zenbatekoa – BEZik gabe: