Korporazioa

 

Batzorde informatiboak

Eskurantzak
  1. Batzorde informatiboetan zinegotziak baino ez dagoz. Organo honeek ezin dabe ebatzi ezer eta euren eginkizunak Osoko Bilkureak, edo Gobernu Batzordeak harek eskuordetuta jarduten dauanean (presazko erabagiak hartu behar diranean izan ezik), erabagi beharreko gaiak aztertzea eta hareei buruzko txostenak eta argibideak emotea dira.
  2. Horrezaz ganera, Gobernu Batzordeak eta alkate andreak edo udalburuak, beren beregiko erabagia dala bide, euren eskumeneko gaiei buruz eskatzen deutsien informazinoa emongo deutsie.
  3. Batzorde informatiboen osaerea udal taldeek Osoko Bilkuran dauken ordezkaritzearen ginokoa izan behar da, eta udal talde guztiek euki behar dabe zinegotzi bat gitxienez batzorde bakotxean.

Batzarrak

Batzorde Informatiboak modu honetara izango dira:

  • Bakio Bizi: hileko 1go astelehenetan, arratsaldeko 19:00etan.
  • Ongizatea: hileko 1go astelehenetan, arratsaldeko 19:00etan.
  • Koordinazio Batzordea: hileko 2. astelehenetan, arratsaldeko 19:00etan.
  • Bakio Eraiki: hileko 3. astelehenetan, arratsaldeko 19:00etan.

Udalaren Osoko Bilkura hileko azken eguenean batzartzen da, arratsaldeko 19:00etan.

Udalaren Osoko Bilkura prestatzeko Batzordea hileko 4. astelehenean batzartzen da.