Korporazioa

 

Osoko bilkurea

  • Amets Jauregizar Baraiazarra: EH BILDU
  • Irati Abio Muruaga: EH BILDU
  • María Isabel Barturen Lasa: EH BILDU
  • Egoitz Abio Arrillaga: EH BILDU
  • Miren Garbiñe Olealdecoa Orbe: EH BILDU
  • María Begoña Abio Zapirain: EAJ-PNV
  • José Luis María Urrutia Bilbao: EAJ-PNV
  • Guillermo Martín Martín: EAJ-PNV
  • Gorka Uriarte Urazurrutia: EAJ-PNV
  • Josu Garay Vara: BAKIOBAI
  • Javier Miguel Alvarado: BAKIOBAI

Eskurantzak

1. Osoko Bilkuran zinegotzi guztiak dagoz eta alkatea dau buru.

2. Honeexek dira Osoko Bilkurearen eskurantzak:

a) Gobernuko organoak kontrolatzaea eta fiskalizatzea.

b) Gai honeei buruz erabagitea: udalaz gaindiko erakundeetan parte hartzea; udal mugartea aldatzea; udalerriak eta 45. artikuluan aitatutako erakundea sortzea edo ezabatzea; organo deszentralizatuak sortzea; udalerriaren uriburua aldatzea eta udalerriaren edo erakundeen izena aldatzea eta ikurrina, ikurra edo armarria ezartea edo aldatzea.

c) Udalerriko plangintza orokorra behin-behinean onestea eta hirigintzako legerian ezarritako planen eta udalerriaren antolamendurako ganerako bitertekoen udal tramitazinoa amaitzea onestea.

d) Araudi Organikoa eta ordenantzak onestea.

e) Udalaren berezko zerga-bitartekoak zehaztea; aurrekontuak onestea eta aldatzea; bere eskumeneko arloetako gastuak agintzea eta kontuak onestea; hori guztia Toki Ogasunei buruzko Legean xedatutakoagaz bat etorriz egin behar dau.

f) Udal zerbitzuak eta espedienteak kudeatzeko moduak onestea.

g) Beste herri administrazino batzuek eskuordetzen deutsoezan eskumenak onartzea.

h) Beste toki erakunde batzukaz eta herri administrazinoakaz sortzen diran eskumen-auziak agertarazotea.

i) Langileen plantilea eta lanpostuen zerrendea onestea, funtzionarioen ordainsari osagarrien, finkoen eta aldian aldikoen zenbatekoa finkatzea, eta lantzean behingo langileen kopurua eta hareen araubidea zehaztea.

j) Osoko Bilkurearen eskumeneko arloetan, epaitegi eta administrazino egintzak egitea eta Udalbatzea aldeztea.

k) Udalaren egintzen zaurkortasuna adierazotea.

l) Herri jabariko ondasunen kalifikazino juridikoa aldatzea.

m) Kreditu eragiketak berbatutea, ekitaldi baten guztira aurrekontuko baliabide arrunten %10 gainditzen bada -diruzaintzakoak izan ezik, holakoetan eragiketa bizietan metatutako kopurua aurreko ekitaldian likidaturiko sarrera arrunten %15 baino gehiago danean soilik eukiko dauz eta eskurantzak-, eta hori guztia Toki Ogasunak araupetu dauzan Legean xedatutakoagaz bat etorriz.

n) Era guztietako kontratazinoak eta emokidak, zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago danean, eta beti be 6.010.121,04 euro baino gehiago danean, bai eta lau urte baino gehiago irauten daben urte askotako kontratuak eta emokidak be, eta iraupen laburragoko urte askotakoak be bai, urteko guztiak metatuz sortzen dan kopurua aurrean aipatutako portzentajea baino gehiago danean, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arruntak kontuan hartuz, eta beti be letra honetan ezarritako kopuruan baino gehiago danean.

ñ) Kontratatzeko edo emoteko eskumena daukan obra eta zerbitzuen proiektuak onestea, nahiz eta aurrekontuan aurreikusita egon ez.

o) Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, euren balioa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago danean eta, beti be, 3.005.060,52 euro baino gehiago danean, bai eta ondarea besterentzea be, jarraian adierazoko diran kasuetan:

  • Ondare historiko edo artistikotzat adierazota dagozala aurrekontuan aurreikusi ez diran ondasun higiezinak edo higikorrak diranean.
  • Aurrekontuan aurreikusita egonda, ondasun-eskuraketetarako ezarritako portzentajeak eta zenbatekoak gainditzen diranean.

p) Gehiengo berezia behar dala eta Osoko Bilkureari jagokozan ganerako guztiak.

q) Legeek beren beregi emoten deutsoezan ganerako guztiak.

3. Horrezaz ganera, Osoko Bilkuran egiten dira alkatearen aurkako zentsura mozinoei buruzko hautespenak eta harek planteatzen dauzan konfiantza galderei buruzkoak (hauteskundeei buruzko legeria orokorrean xedatutakoaren arabera egiten dira).

4. Osoko Bilkureak alkateari eta Gobernu Batzordeari eskuordetu ahal deutsez bere eskurantzak, 2. zenbakiko a), b), c), d), e), f), g), h), i), l) eta p) letretan eta 3. zenbakian adierazitakoak izan ezik.

Batzarrak:

Batzorde Informatiboak modu honetara izango dira:

  • Bakio Bizi: hileko 1go astelehenetan, arratsaldeko 19:00etan.
  • Ongizatea: hileko 1go astelehenetan, arratsaldeko 19:00etan.
  • Koordinazio Batzordea: hileko 2. astelehenetan, arratsaldeko 19:00etan.
  • Bakio Eraiki: hileko 3. astelehenetan, arratsaldeko 19:00etan.

Udalaren Osoko Bilkura hileko azken eguenean batzartzen da, arratsaldeko 19:00etan.

Udalaren Osoko Bilkura prestatzeko Batzordea hileko 4. astelehenean batzartzen da.