Ordutegiak

 

Hondakinak gaika batzeko zentro hau Artzalde auzoan dago, gasolindegiaren ondoan; hari esker, zerbitzu egokia emon ahal izango jake urte osoan Bakion bizi diran 2.000 egoiliarrei eta udako 13.000 biztanle ingururi.

Ordutegia

Garbigunearen erabiltzaileei gogorarazo behar jake ondoko orduetan izango dala zabalik:

  • Astegunetan (astelehenetik barikura), 9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara.
  • Zapatuetan, 9:00etatik 13:30era.

Bakioko Garbigunean itxi ahal izango doguzan hondakinak

  • Metalezko hondakinak (hozkailuak, sukaldeak, garbigailuak, bainuontziak, eta abar).
  • Egurrak (oheak, jesarlekuak, ateak, askotariko tresnak, eta abar).
  • Obra-hondakinak eta parekoak (etxeko obra txikiak, lurrak, errautsak).
  • Plastikoak.
  • Ehun-gaiak (trapuak, erropa zaharra, eta abar).
  • Gomak (pneumatiko zaharrak, gomazko junturak, muxarrakinak, eta abar.).
  • Etxeko orioak.
  • Karterreko orioak.
  • Pilak eta akumuladoreak (botoi itxurakoak , beste pila danak, kotxeko bateria, eta abar).
  • Ontziak eta bilgarriak (plastikozko botilak, askotariko ontziak, tetrabrikak, eta abar).
  • Papera eta kartoia (aldizkariak, egunkariak, bilgarriak, eta abar).
  • Beira (botilak, ontziak orokorrean).
  • Osagai zaharrak.
  • Tresna elektrikoak eta elektronikoak (ordenagailuak, telebistak, irratiak, eta abar).
  • Lorezaintza beharretako inausketa-hondakinak.
  • Fluoreszenteak.
  • Sakelako telefonoak.
  • Inprimagailuko tonerra.

Telefonoa

946 194 840

Garbigunearen ordutegia abuztuan