Ordutegiak

 

Garbitasunaren ganeko udal ordenantzearen arabera, Bakioko herritar guztiek sastarrak edukiontzien barruan itxi behar dabez, poltsea modu egokian lotu eta gero.

Era berean, hondakin zehatzetarako edukiontziak errespetatzeko deia egin gura deutsuegu:

  • Estalki griseko edukiontzia: hondakina.
  • Estalki urdineko edukiontzia: papera eta kartoia.
  • Edukiontzi horia: plastiko eta metalezko ontziak eta tetra brikak.
  • Edukiontzi berdea-biribila: beira (botilak, ontziak orokorrean). 
  • Edukiontzi zuria-karratua: jostailuak, liburuak, elektrotresna txikiak, gailu elektrikoak, etxeko gauzak, jantziak, oinetakoak, telefono mugikorrak eta ordenagailu eroangarriak (Mimen-Arte aurrean, Kutxabank-en ondoan eta Bentako Plazan).
  • Edukiontzi berde argia-karratua: etxeko orioa.
  • Edukiontzi horia: pilak.

Etxeko tresnak

2019ko garagarrilean eta abuztuan, etxeko tresnak batzeko zerbitzua hile bakotxaren bigarren eta azken eguenetan izango da martxan. Beraz, etxeko tresna zaharrak sastarrontzien alboan itzi beharko dira zehaztutako egunen bezperan, sekula ez lehenago edo aurrerago:

  • Garagarrilak 11.
  • Garagarrilak 24.
  • Abuztuak 8.
  • Abuztuak 28.

Etxeko tresnak aldez aurretik zehaztutako datetatik kanpo izten dabezan pertsonei beharrezko zigorra ezarriko jake.

Urte osoan zehar, garagarrilean eta abuztuan izan ezik, etxeko tresnak hileko azken eguenean batuko dira.

Etxeko orioa

Edukiontzi honeek erabili ahal izateko, udalak pote 1 emongo dau familia bakotxeko. Poteok debalde jaso ahal izango dira udal bulegoetan, 8:00etatik 14:00etara bitartean, eta Kultur Etxean, 16:30etik 20:30era bitartean, astelehenetik barikura, hilaren 20tik aurrera.

Bakiotarrek etxean erabilitako pote bete orio sartu beharko dabe edukiontzi berdean, eta edukiontziak beste ontzi bat emongo deutse, hutsik, etxera eroan ahal izateko.

Garrantzitsua da jakitea edukiontzian ezin dala udalak emongo dauen berde kolorekoaren bestelako ontzirik sartu. Ontzia ondo itxi beharko da, orioak handik ez urteteko. Ganera, ez da kotxeko oriorik sartu behar, horretarako birziklapen puntu garrantzitsua dagoalako, Garbigunea, hain zuzen be.

Etxeko orioa batzeko edukiontziak inguru honeetan egongo dira:

  • Inmediaciones de Kutxabank (San Pelaioko Bide Nagusia, 15).
  • Frente al Ayuntamiento (Agirre Lehendakaria Plazea).

Pilak

Udalak agortutako pila arruntak eta botoi pilak batzeko hiru edukiontzi txiki beilegi imini dauz.

Toki honeetan dagoz:

  • Udaletxearen plazan.
  • Kutxabank inguruan.
  • Moilan.

Bakio geure burua ikusteko ispilua da!

Herria garbi eukitea guztion zeregina da eta gazteentzako adibide ezin hobea!